Illumbe Akordeoi Orkestra

Denboratik haragoko musika.

1985etik eskusoinua zure ondora eramanez.

Sartu

Orkestrari buruz

Gaur egungo Illumbe Akordeoi Orkestra 1985 urtean sortu zen, orkestra sortzeko saiakera batzuk egin eta gero. Hasieratik Jose Juan Zubillaga izan da orkestrako zuzendaria eta gaur egun 15 kide ditu. Orkestrako kide asko akordeoi arloko profesionalak dira eta beste batzuk profesional bihurtuko dira denbora laburrean.

Orkestraren errepertorioa oso zabala eta aberatsa da. Estilo eta konpositore desberdinetako 500 obra baino gehiago ditu errepertorioak: Händel, Haydn, J.S. Bach, Strauss eta akordeoi orkestrentzako obrak egin dituzten autoreak, hala nola, Bui, Mohr, Luck edo Aragues.

Egin klik Orkestraren dossierra deskargatzeko.

40
Urte
17
Kide
500+
Obra

Hurrengo kontzertuak

2025eko Abenduaren 12an, 20:00etan
Trintxerpeko Karmengo Andre Maria elizan, Gabonetako kontzertua Ozenki zortzikotearekin batera.
2025eko Abenduaren 23an, 20:00etan
Donostiako San Bizente elizan, Gabonetako kontzertua Ozenki zortzikotearekin batera.

Errepertorioa

Estilo eta konpositore ezberdinetako bostehun obra baino gehiagok osatzen dute gure errepertorio zabal eta anitza.

Klasikoa
F.V. Suppé • G. Rossini • J. Offenbach • Haydn • J.S. Bach • V. Monti • ...
Folkloriko Klasikoa
T. Aragües • J. Guridi • A. Götz • G. Mohr • R. Bui • Zequinha de Abreu • ...
Tangoa - Soinu bandak
A. Piazzolla • R. Galliano • L. Bernstein • K. Badelt • H. Mancini • ...
Pop rock - Jazz
Queen • Coldplay • Lady Gaga • Huntza • Bulego • ...

Diskak

Disco 1

HAIZEARI

2010

  • Tambor de Granaderos (R. Chapí)
  • Overtura Zingara (C. Mahr)
  • West Side Story (L. Bernstein)
  • La Bella Galatea (F. V. Suppé)
  • Invierno Porteño (A. Piazzolla)
  • Tarantella (R. Bui)
  • Von der Volga Zum Ural (H. Herold)
  • Carmen -Preludio- (G. Bizet)
  • Poeta y Aldeano (F. V. Suppé)
Disco 2

XX. Urteurrena

2005

  • París (J. Mornet)
  • Fantasía Ibérica (G. Mohr)
  • Zortziko y Canción (T. Aragües)
  • Ara Nun Diran (T. Aragües)
  • Aldapeko (T. Aragües)
  • Fantasía Rusa (J. Draeger)
  • Tanz in der Taiga (M. Probst)
  • La boda de Luis Alonso (G. Giménez)

Sariak

Gure ibilbide musikalean zehar lortutako sariak.

2006
1. Saria
Nazioarteko Akordeoi Jaialdia - Arrasate

1. Saria Arrasaten ospatutako IV. Akordeoi Orkestra Leihaketaren maila gorenean.

2004
Ohorezko Diploma
Nazioarteko Musika Lehiaketa - Zaragoza

Ohorezko Diploma "Ganbera musika" kategorian, Zaragozako "Palacio de Festivales" jaialdi jauregian ospatu zen "Nazioarteko Musika Lehiaketa"n.

2000
Urrezko domina
Nazioarteko Gran Prixa - Ginebra-Thonex

Urrezko domina eta garaikurra, Genova-Thonex en ospatu zen Piano-Akordeoi-Keyboard en "Grand Prix International" lehiaketan.

2000
1. Saria
Irun Hiria Nazioarteko Lehiaketan

1. Saria Ohorezko Orkestren kategorian, Akordeoi Orkestren "Irun Hiria Nazioarteko Lehiaketan".

1997
Zilarrezko domina
Nazioarteko Gran Prixa - Bischwiller (Frantzia)

Zilarrezko domina, urriaren 31tik azaroaren 2ra bitartean Bischwiller en (Frantzia) ospatu zen 17. "Grand Prix International" ean.

1995
3. Saria
Castelfidardo Hiria - Ancona (Italia)

3. Saria Anconan (Italia) ospatu zen "Castelfidardo Hiria" Nazioarteko Lehiaketan.

1994
Urrezko domina
Nazioarteko Gran Prixa - Andrexieux-Bouthéon (Francia)

Urrezko domina Andréxieux Bouthéon en (Frantzia) ospatu zen "Grand Prix International" Akordeoi Lehiaketan.

1993
1. Saria
Nazioarteko Akordeoi Lehiaketa - Santander

1. Saria Orkestra Handien kategorian, Santanderreko "Palacio de Festivales" izeneko jaialdi jauregian ospatu zen 36. Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan.

1991
Urrezko domina
Reina Sofia Akordeoi Lehiaketan - Madrid

Urrezko domina eta garaikurra, Madrilen ospatu zen "Reina Sofía" Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan.

Multimedia

Gozatu gure unerik onenez azken kontzertuekin edo bisitatu gure kanala.

Gehiago jakin nahi?

Jarri gurekin harremanetan hurrengo kontzertu eta kolaborazioei buruz gehiago jakiteko.